Toda Likona

merkataria

Toda Likona (?- Lekeitio) XV. mendeko merkataria izan zen.

Toda Likona
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaJasokundeko Andre Mariaren eliza
Jarduerak
Jarduerakmerkataria

Biografia aldatu

Likonatarra zen, hiribilduko leinurik boteretsuenetako batekoa, eta haren familiak eragina zuen kontzejuan eta eskribautegietan. Emakume hura bere ondareagatik nabarmentzen zen, etxeak, baratzeak, mahastiak, gaztainondoak eta jantzi baliotsuak baitzituen. Ziur aski, portuko bizitzan parte hartuz elikatuak. Horrela zioen berak:

"Erreziboak, kontuak, salgaiak eta tratuak, eskriturak, albalak edo padroi eta kontu ezagutzak ditut." (“reçibos, cuentas, mercaderias e tratos tengo como escrituras, albalas e conosçimientos padrones e cuentas”) [1]

Pedro Saez del Puertorekin egon zen ezkonduta, itsasontziko maisua zena. Senarraren oinordetzako ondasun guztiak erabiltzeko eskubidea zuen:

Nire borondatez, neure borondatez, nire ondasunak erabili ahal izateko eskubidea eta ahalmena dudala. (con derecho e facultad de poder disponer dellos libremente, a mi boluntad, commo de mis propios bienes”).[1]

Seme-alabarik ez zuen izan eta bere familia-adar bakoitzeko bi ahaide ezkongai izendatu zituen oinordeko, eta ezkontzeko agindu zien. Hirietako patrizioen egitura genealogikoa eta ondarea erabakitzeko emakumeek zer-nolako eragina zuten erakusten du ekintza horrek:

"Nire oinordeko unibertsal uzten ditut nire iloba, Domeca de Çareca, Innigo Çabala nebaren alaba legitimoa, eta San Juan del Puerto, Pero Saesen iloba, nire senarraren Juan del Puerto anaiaren seme legitimoa. Ezkontzeko agindu eta oinordeak izan dezaten." (“Dexo por mis universales herederos a mi sobrina, Domeca de Çareca, hija legitima de mi hermano Innigo de Çabala, e San Juan del Puerto, sobrino del dicho Pero Saes, mi marido, hijo legitimo de su hermano Juan del Puerto. Los quales mando que se casen en uno e consuman matremonio”.)[1]

Toda Likona andreak, 1515ean testamentua egin zuenean, Lekeitioko Santa Maria elizan bere amarekin batera lurperatu zezatela agindu zuen, bere jatorrizko familiarekin zuen harremana erakutsiz.[1]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Enríquez, J.; Hidalgo de Cisneros, C.; Llorente, A. y Martínez, A. (1992): Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio (1514-1520), t. III. San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, doc. 199, pp. 643-652.

Kanpo estekak aldatu