Toa (ibaia)
Toa Kubako ibaia da,[1] uharteko emariena dena. Guantánamoko probintzian dago, Baracoa hiritik gertu. Bere izena "igela" esan nahi duen hitz indigena batetik dator.
Toa (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 131 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°23′27″N 74°31′51″W / 20.39081°N 74.53082°W |
Herrialdea | Kuba |
Kubako probintzia | Guantánamoko probintzia |
Arroa
aldatuIbaiak 130 kilometroko luzera du, Nipe-Sagua Baracoako mendietan jaiotzen da eta Tibaracón del Toan itsasoratzen da, probintziako iparraldeko kostaldean. Unescok biosfera-erreserba izendatu zuen eremu bat zeharkatzen du, Alejandro de Humboldt Parke Nazionala sortu zen tokia. Arroa 1060 km²koa da gutxi gorabehera, eta urteko batez besteko euria 2800 milimetrokoa da, Kubako handiena. 31 m³/s-ko emaria du.
Kontserbazioa
aldatuIbaia herrialdeko hobekien kontserbatu denetako bat da, oso babestuta dagoen zonaren isolamendu erlatiboagatik. Uharteko Karibeko hobekien kontserbatutako baso tropikalek inguratuta, eskualde ekologiko garrantzitsua da.