Tjikko zaharra

Tjikko zaharra (suedieraz: Old Tjikko) Suedian dagoen zuhaitz berezi bat da, ia 10.000 urte dituena. Fulufjället Parke Nazionalean dago, Dalarnako konderrian. Bost metrotako altuera dauka.

Tjikko zaharra.

HistoriaAldatu

9.550 urtetik gora dituen izei gorri bat da, "munduko zuhaitz zaharrena" izatearen sona duena. Dena dela ez da oso datu zehatza, izan ere zuhaitz koloniak baitira eta ez zuhaitz bakarrak hainbeste bizi daitezkeenak. Horrela beraz, gaur egungo enborrak ehundaka urte batzuk ditu baina landarea bera da askoz zaharragoa dena, enborrak bihurtu eta lurrera iristean sustraiak sortu eta enbor berria sortzen baitu.

Sustraiak datatu dituzte eta garai guztietakoak aurkitu, 375 urte dituztenak, 5.600, 9.000 eta zaharrenak 9.550 urteko adina dutenak. Suedian zuhaitz zaharragoak aurkitzea ezinezkoa da, duela 11.000 urte izotz geruza erraldoi batek estaltzen baitzuen herrialde guztia.

AurkikuntzaAldatu

Leif Kullman izan zen aurkitzailea, Umeåko Unibertsitateko Geografia fisikoko irakaslea. Bere txakurraren izena eman zion zuhaitzari.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu