Tito Anio Milo
Tito Anio Milo Papiano (latinez: Titus Annius Milo Papianus; ?-K.a. 48) politikari erromatarra izan zen.
Tito Anio Milo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Lanuvium (en) , ? | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Compsa (en) , K.a. 48 (46/47 urte) | ||||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gaius Papius Celsus, Titus Annius | ||||||
Ama | Annia | ||||||
Ezkontidea(k) | Fausta Cornelia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria |
Ponpeioren alde eginda, gladiadore-taldeak prestatzen zituen Erromako kaleak menpean edukitzeko eta Klodio Pulkerren taldeen kontra egiteko.
K.a. 57an plebeko tribuno izendaturik, Zizeronen bueltatzea sustatu zuen, Klodio Pulkerren aurkaritza gorabehera. K.a. 54an pretorea zela, Fausta Silaren alabarekin ezkondu zen.
K.a. 53an, Milo kontsulgaia eta Klodio Pulker pretoregaia zirela, kasualitatez topo egin zuten jarraitzaile armatuekin. Borroketan Klodio Pulker hilik suertatu zen. Milo erbesteratu zuten horren ondorioz. Galian, Marko Zelio Ruforekin batera, Zesarren kontra matxinatu zen K.a. 48an, baina, atzemanda, hil egin zuten.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |