Ameriketako Estatu Batuetako Florida Iparraldean bizi izan zen Timucua populuaren mintzaira zen Timucua hizkuntza.

Timucua hizkuntza

XVI mende-hondarrean eta XVII mende-hastean Floridako herrixketan misionista-lanetan ihardun zuen Francisco Pareja apezaganikoak dira Timicua gizon-emazteen eta haien hizkuntzaren lehen berriak. Timucua hizkuntzaren lehen gramatika ondu zuen Aita Parejak, eta bai hizkuntza harzazko lau katekismo ere. Gainerako bi katekismo ere ondu zituen, 1635. urtean, Aita Movillak. Hek bilduriko hitzetariko zenbaixka dira ondokook:

nia "emazteki"
viro "gizaseme"
unuchua "ate, borta"
taca "su"
hinino "tabako"
efa "zakur, or"
pesolo "ogi"
ucu "edari"


Irakurkizun aldatu

  • Granberry, Julian. A Grammar and Dictionary of the Timucua Language. The University of Alabama Press.

Kanpo estekak aldatu