Ireki menu nagusia
Motor elektrikoa, Thomas Davenportek 1837an patentatutako modeloa, National Museum of American History (Washington)

Thomas Davenport (Williamstown, Vermont, AEB, 1802ko uztailaren 9a - Salisbury, 1851ko uztailaren 6a) Estatu Batuetako asmalaria izan zen.

BiografiaAldatu

Errementaria zen lanbidez. 1831n, elektroimanekin saioak egiten hasi zen, eta, hala, lehen motor elektrikoa eraiki zuen 1834an. Bien bitartean, beste hainbat motor ere asmatu zituen; haietako bat trole elektrikoaren aitzindaria izan zen.

Aldizkari tekniko bat argitaratu zuen New Yorken 1839an, eta, horretarako, lehen prentsa elektrikoa erabili zuen, berak asmatua hura ere.


ErreferentziakAldatu