Ireki menu nagusia

Tebe (satelitea)

Thebe» orritik birbideratua)

Tebe (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XIV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Tebe (satelitea)
Thebe.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea S. Synnott
Data 1979-03-05
Kategoria moon of Jupiter Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelite Jupiter
Eszentrikotasuna 0,0175±0,0004
Orbita-periodoa 0,674536±0,000001 egun
Makurdura orbitala

1,076±0,003°

Jupiterren

ekuatorearekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa 4,3 ×1017
Grabitatea azalean ~0,020 m/s2
Albedoa 0,047±0,003
Tenperatura ~124

Ezaugarri fisikoakAldatu

Tebek forma irregularra du, elipsoidala (116 × 98 × 84 km), eta haren ardatzik luzeena beti Jupiterrerantz orientatuta dago. Jupiterren gainerako barne-sateliteetan gertatzen den bezala, Teben ere errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari. Analtearen taldeko sateliterik handiena da.

Teberen gainazala iluna da, eta gorrixka. Kraterrez josita dago, eta gutxienez hiru edo lau inpaktu-krater erraldoi ditu; handienak 40 km inguruko diametroa du, eta Jupiterretik ikusten ez den aldean kokatuta dago.

AurkikuntzaAldatu

Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta.

IzendapenaAldatu

Tebe satelite-izena mitologia grekoko Tebe pertsonaian du jatorria; Tebe ninfa bat zen, eta Zeusek bahitu zuen.

Hasieran, S/1979 J 2 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bigarren satelitea zela. Tebe behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.

Kanpo estekakAldatu