The Restraint of Beasts

The Restraint of Beasts (euskaraz Piztien Gordelekua) 1998an Magnus Mills idazle britainiarrak idatzitako eleberria da. Idazle honen lehenbiziko eleberri izan zen, genero tragikomedikoan uztartu daitekeelarik. Gaur egungo lan askoren baldintza kaskarrak eta lan egoera aldakorraren aurkako salaketa edo deskribapena ere bada, gazte eta ez hain gazte direnak sarritan lanetik lanera aldatuz doazen elur bola batean sarturik bizi baitira, behin betiko lan finkorik aurkitu ezinik.

'The Restraint of Beasts'
Datuak
Idazlea Magnus Mills (en) Itzuli
Argitaratze-data 1998
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua The Restraint of Beasts
Argitaletxea HarperCollins
Herrialdea  Erresuma Batua
Euskaraz
Izenburua 'Piztien Gordelekua'

ArgudioaAldatu

Soilik Langileburua ("The Foreman") ezizenez deituriko narratzaile anonimoak eskoziar hesi jartze enpresa bateko lan bizipenak kontatzen ditu, honen zuzendari nagusia Donald izeneko ustezko eraginkortasuna delakoarekin amesten duen tipo bat delarik.

Langileburua edo narratzailea Tam eta Richie izeneko gazte eskoziar batzuen arduradun izendatzen dute, eta hiruak baserrietako lursailetan alanbrezko hesiak jartzera Ingalaterrara bidaltzen dituzte. Bi gazteek lan egin beharrean gauzak "patxadaz" hartzea nahiago dute eta langileburuak lana ahal duen bezala eta gazteekin ongi eramanez burutzeko asmo edo xedea du. Horrela istorioa Ingalaterra iparraldeko baserri eta landa giroan zehar garatuko da.

Eleberria aurrera doan heinean dena astiro eta arrunki doala dirudi, baina amaiera ordea, harrigarria eta ezustekoa izango da.

Kanpo estekakAldatu