The Leftovers
The Leftovers (Geratu zirenak) Damon Lindelofek eta Tom Perrottak HBO kanalerako sortutako telesail estatubatuarra da. Izenburu bereko Perrottaren nobelan oinarrituta dago.[1] Atal pilotua Lindelofek eta Perrottak idatzi zuten eta Peter Bergek zuzendu zuen.[2] Justin Theroux, Carrie Coon, Amy Brenneman, Christopher Eccleston, Liv Tyler eta Chris Zylka dira telesaileko protagonistak, eta Estatu Batuetan estreinatu zuten, 2014ko ekainaren 29an.
Hiru denboraldi grabatu ziren eta rating-etan AEBetan maila ertainak lortu zituen arren, kultuko jarraipen nahiko zabala lortu zuen munduan.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bat-batean munduko biztanleriaren %2a desagertu egiten da. Inork ez daki non dauden eta zer gertatu den. Desagerturiko pertsonak horiek non dauden... Pista argirik ez da ageri atalak aurreratu ahala, baina garrantzitsuena geratu direnak dira (izenburuko leftovers horiek), gainerako %98 horiek alegia. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak ondoan izan gabe[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Tráiler de 'The Leftovers', la nueva serie de Damon Lindelof para HBO. Fotogramas.es. Consultado el 10 de abril de 2015.
- ↑ Goldberg, Lesley (12 de abril de 2013). "Peter Berg to Direct, Produce Damon Lindelof's HBO Pilot 'The Leftovers'". The Hollywood Reporter. Consultado el 10 de abril de 2015.
- ↑ «"The Leftovers": aireratzen ari diren telesailen artean, onena» Ikusi makusi, zer ikusi? 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).