The Big One (lurrikara)
The Big One, literalki "Handia", batzuen ustez eta etorkizunean, AEBetako Kalifornia estatuan, San Andres failaren gunean jazoko litzatekeen lurrikara erraldoi bati ematen zaion izendapena da. Richter eskalako 9 graduak gaindituko lituzkeen energia luke.
Kaliforniako herri kulturan oso sustraitua dagoen ideia da, batzuek oso serioski sinisten duten ideia da, beste batzuentzat hiri kondairaren maila du.
Ezaugarriak
aldatuZientzialari batzuen arabera, Richter eskalako 8,1 graduak gainditu eta 3-5 minutu iraungo luke. Ondorio eta kalte ikaragarriak eragingo lituzke: 12 orduz joan-etorria egingo lukeen tsunamia, 2010eko Txileko lurrikaran jazotako tsunamiaren bi bider masa handiagoarekin.
Lekua
aldatuSan Andres failaren luzeran jazoko litzateke, epizentroa Palm Springs hirian izango luke, eta hortik uhin sismikoak Iparraldeko Kaliforniara hedatuko lirateke, estatuaren hegoaldean ere eraginez. Honela, San Diego, Oceanside, Los Angeles eta inguruko eskualdeetan eragingo luke, Los Angelesi gehiago eraginez, hiri honetako lurzoruaren ezaugarrien ondorioz uhinak bertan geldituko liratekeelako.