Testa jauregia (Palazzo Testa) Veneziako eraikin garrantzitsua da. Cannaregio auzoan dago kokatuta. Fatxada nagusia, Cannaregio ubidera ematen du, Due Corti kalearen gainean. Eraikina XV. mendekoa da baina XVIan eta XIX. mendean aldaketa handiak egin ziren.

Testa jauregia
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°26′42″N 12°19′23″E / 45.445°N 12.323°E / 45.445; 12.323
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaTesta (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaFondamenta S.Giobbe, 468 - Cannaregio

Historia

aldatu

Gutxienez 1531tik eta 1748 arte Testa familia noblearen jabegoa izan zen. Uberto Testaren heriotza ondoren, Alessandro di Marsciano kondearen eskuetara pasa zen zeren eta Testaren seme nagusiaren kargu hartu baitzuen. Familia horren eskuetan egon zen 1808 arte.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Jauregiaren fatxada nagusia ez da oso handia. Estilo aldetik gotiko beranta barruan sailka daiteke. Bi solairu solairuarte batekin ditu. Apaingarri nobleak dituen leiho bakarra du, goiko solairuan. Goitegian quadrifora bat (hiru zutabe dituen leiho mota) zuen baina XIX. mendean kendu zuten, haren ordez bi leiho lauikizuzen jarriz.[2]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Testa jauregia