Leongo departamenduan, Nikaraguan, dagoen sumendia da Telica.[1] Maribioen mendikatean dago, itsasoaren mailatik 1.060 metroko altueran. Izen bereko udalerritik gertu egoteagatik deitzen da horrela.

Telica sumendia
Datu orokorrak
Garaiera1.061 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak12°36′07″N 86°50′42″W / 12.6019°N 86.845°W / 12.6019; -86.845
MendikateaCordillera Los Maribios (en) Itzuli
Estatu burujabe Nikaragua
Department of Nicaragua Leongo departamendua
Geologia
Material nagusiabasalto

Kono zineritiko konplexua da, elkarren gainean jarritako zenbait kraterrez osatua. Berriena noizean behin harea-euriak botatzen aritu da aldizka. Sumendiaren magalak estaltzen dituzten piroklasto oxidatuek kolore herdoilgaitza ematen diote; landarerik gabeko hegalak karkaba sakonek zulatzen dituzte, erpe erraldoi batek sumendiaren maldak urratu izan balitu bezala; laba-kolada zaharrak ere ikusten dira, oso aldatuak, hego-ekialdeko maldatik jaisten direnak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Volcán Telica: Nicaragua» Nombres Geográficos.

Kanpo estekak aldatu