Teletengailua edo urratsez urratseko errelea bulkada elektrikoen bidez urrutitik agintzen den etengailu elektromekaniko bat da. Gailu honek sarrerako seinalea irteera posibletako batera bideatzen du haien arteko konexioa ezarriz.

Teletengailuak oso erabiliak izan ziren hasierako telefonogune automatikoetan telefono deiak bideratzeko. Gainera, Bletchley Parkeko kode-hausleek etengabe bira egiten zuen motor batera konektatutako teletengailuak erabili zituzten Hirugarren Reicharen Enigma zifragailuak kriptoanalizatzeko.

Kanpo estekak aldatu