Telegonia (sasizientzia)

Telegonia herentziaren transmisioari buruzko teoria bat da, ondorengoek emearen aurreko sexu-kide baten ezaugarriak heredatu ditzaketela dioena[1]. XIX. mendearen amaieran hainbat espezierekin egindako esperimentuek ez zuten telegoniaren frogarik eman[2]. Encyclopædia Britannicak dio gaur egun telegonia sineskeria gisa sailkatu behar zaiola[3].

August Weismann (1834-1914), biologo alemaniarra, lehenengoa izan zen telegonia hitza erabiliz.

Kontzeptu hori Aristotelesengandik dator[3]. Teoria honi erreferentzia egiteko telegonia terminoa erabili zuen lehen zientzialaria August Weismann alemaniar biologoa izan zen[4]. Telegoniaren kontzeptua ospetsu egin zen George Douglas Mortongo 16. kondeak behor bat eta quagga bat gurutzatu zituenean, hibrido bat lortuz[1]. Geroago, emea arabiar zaldi batekin gurutzatu zuen, eta haien kumeak quaggaren ezaugarriak zituela zirudien[1][5]. 1820an gertaera honi buruz Royal Societyri jakinarazi zion[5].

Postulatu zenetik, hainbat esperimentu egin ziren teoria honen baliozkotasuna frogatzen saiatzeko, eta arrakastarik gabe amaitu ziren[2]. Hala ere, azken ikerketek telegoniaren antzeko fenomeno baten existentzia frogatu zuten intsektuetan[6][1], besteak beste Telostylinus angusticollis espeziean[7].

XIX. mende amaierako, telegoniak arrazakeriaren ideiak eragin zituen[8]. Ideia hedatua da Sobietar Batasunaren osteko Errusiako ortodoxian[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Gaztelaniaz) Jay Gould, Stephen. (1995). «30. Cuagas, ostras enrolladas y hechos endebles» Dientes de gallina, dedos de caballo. RBA, 318-319, 330 or. ISBN 8447309029..
  2. a b (Ingelesez) Burkhardt, R. W. (1979). «Closing the door on Lord Morton's mare: the rise and fall of telegony» Studies in History of Biology 3: 1-21..
  3. a b (Ingelesez) Dobzhansky, Theodosius; Robinson, Arthur. «Prescientific conceptions of heredity» «Heredity» Encyclopædia Britannica 2024-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  4. (Ingelesez) Sengoopta, Chandak. (2000). Otto Weininger: sex, science, and self in imperial Vienna. University of Chicago Press, 129 or. ISBN 9780226748672. (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  5. a b (Ingelesez) Bynum, Bill. «Telegony» The Lancet 359 2002-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  6. (Ingelesez) «Past Sexual Partners Can Influence Offspring’s Traits» Asian Scientist 2014-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  7. (Ingelesez) Crean, Angela J.; Kopps, Anna M.; Bonduriansky, Russell. «Revisiting telegony: offspring inherit an acquired characteristic of their mother's previous mate» Ecology Letters 17 (12) 2014-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).
  8. (Ingelesez) Bondeson, Jan. (1999). A Cabinet of Medical Curiosities. , 159 or..
  9. (Errusieraz) Ребров, Дмитрий. «Принуждение к целомудрию: стоит ли верить в телегонию?» Милосердие.ru 2010-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-06-14) (Noiz kontsultatua: 2024-07-19).

Kanpo estekak

aldatu