Teaser kanpaina

Marketinean, teaser kanpaina (ingelesezko teaser hitzetik, euskaraz adarjotzaile) jendearengan jakinmina eta arreta piztu nahi dituzten iragarkietan oinarritzen den publizitate-kanpaina da, aldi batzuetan zehar garatzen dena. Hasieran, iragarki enigmatikoak plazaratzen dira, kontsumitzaileek iragarkiaren helburua eta esanahia ezagutzeko gogoa izan dezaten; helburua azken faseko iragarkietan argituko da, kontsumitzaileari komunikatu nahi zaion mezua normalean baino arreta handiagoz jasoko dela ziurtatuz. Zinemako trailerrak, zehatzago laburragoak diren teaser trailerrak, teaser kanpainen adibide argiak dira, film baten eszena gutxi batzuk eskaintzen baitituzte, ikusle potentzialaren jakinmina pizteko.[1]

The Da Vinci Code filmaren publizitatea duen Eurostar bat Parisen

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.