Tatin tarta, Frantziako gozogintza klasikoko sagar tarta ezaguna bihurtu da. Labean karamelizatutako sagar ugari duena, hostore eta banilla dira bere berezitasun batzuk.

Tatin tarta
upside-down cake (en) Itzuli eta sweet pie (en) Itzuli
Osagaiaksagarra
Historia
JatorriaFrantzia
Tatin tarta

Tarte Tatin frantsezes Hotel Tatin sortua da Lamotte-Breuvron Frantzian 1889. urtean. Hotel honen nagusiak ziren Stéphanie Tatin (1838–1917) y Caroline Tatin (1847–1911) nahi gabe sortu omen zuten.

Tatin tartaren errezeta

aldatu

Osagaiak

aldatu
  • Gurina: 80 g.
  • Azukrea:160 g.
  • Banilla: 1.
  • Sagarra: 3 kg.
  • Limoi zukua: 1.
  • Hostore azkarra: 250 g.

Prestaketa

aldatu
  • Labea 140Cº-tan piztu
  • Pastela egiteko 8 lagunentzako molde batean azukrea, gurina, banilla eta limoi zukua jarri. Sartu labera 3 minutuz.
  • Sagarrak zuritu, bihotza kendu eta erdibanatu. Moldea sagar erdibanatuak  zutik jarriz estali. Labean ordubete eduki.
  • Labetik atera eta gainetik hostoreaz estali ondoren, labera sartu, kasu honetan  180C-tan. 30 minutuz egosi hostorea.
  • Labetik atera eta epela dagoenean baina  hoztu aurretik moldetik atera  kontu handiarekin.

Aholkuak

aldatu
  • Kontuan izan moldetik ateratzeko garaian pastelak epel  egon behar duela. Beroan ateratzen badugu, sagarrak zabaldu egingo dira.
  • Moldea sagarrez ongi estali beharra dago, indar eginez azken sagar erdia sartzeko.

Kanpo estekak

aldatu