Tanttaka Euskara Taldea

Tanttaka Euskara Taldea Bilboko Uribarri auzoko Euskara Taldea da. Batez ere auzoko jaietan lan egiten dute, konpartsa moduan, aktibitateak antolatuz eta txosna jarriz, baina urtean zehar ere hainbat ekimen (bertsobazkariak, kantupoteoak, Korrika inguruan hainbat aktibitate,...) antolatzen dute.

Tanttaka Euskara Taldea
Datu Orokorrak
Egoitza nagusiaUribarri
Barne egitura
Sorrera-data2004
Bestelakoak
Webguneahttps://uriola.eus/komunitatea/tanttakaeuskarataldea

Tanttakaren helburu nagusia Uribarrin euskaraz bizitzea da eta, horretarako, euskaldunentzako esparru propioak sortzea. Euskararen presentzia auzoan sustatzen eta auzokideengan euskararen aldeko kontzientzia pizten saiatzen dira antolatzen diren ekimenen bidez. Erabilerak gora egin dezan euskaldunen sarea osatzea da Tanttakaren azken urteetako helburua.

2004tik daude lanean eta 2014ko Uribarriko jaietan, 10. urteurrena ospatzen zutela, jaietako pregoia irakurri zuten.

Kanpo estekak aldatu