Türkan Feyzullahren hilketa

Türkan Feyzullahren hilketa 1984ko abenduaren 26an gertatu zen Mletxino herrian (Bulgaria). Egun hartan, Bulgariako poliziek Türkan Feyzullah (bulgarieraz: Тюркян ФейзулаTiurkian Feizula)[1] turkiar jatorriko neskatoa hil zuten turkiarren bulgarizazioaren aurkako protesta batean[2][3][4].

Türkan Feyzullahren hilketa
Irudia
Motagiza hilketa
Data1984ko abenduaren 26a

Gertaera aldatu

1984ko abenduaren 24an, bulgarizazio politikaren eta Bulgariako Herri Errepublikako turkiarren giza eskubideen urraketen aurkako protestak hasi ziren Mletxino herrian[5], eta Türkanen ama parte hartu zuen. Abenduaren 26ra arte iraun zuten protestak, Bulgariako Poliziak bortizki zapaldu zituen arte[6]. Bulgariako segurtasun indarrek tiro egin zieten manifestariei, dozenaka lagun zauritu eta hiru hil zituzten. Hildakoen artean Türkan Feyzullah zegoen, orduan 18 hilabete zituena. Berehala hil zen amaren besoetan, bala batek jota[7].

Ondorioak aldatu

Turkiarren bulgarizazioaren aurkako erresistentziaren ikur bihurtu zen Türkan. Urtero, abenduaren 26an, jendeak bere hilobian otoitz egiten du[3]. Türkanen omenezko hainbat monumentu daude Turkian zein Bulgarian[8].

Erreferentziak aldatu

  1. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  2. (Turkieraz) «Türkân Bebek kaç aylıktı?» Kırcaali Haber 2018-01-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-17) (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  3. a b (Turkieraz) «'Türkan bebek' ölümünün 35. yılında Edirne'de anıldı» AA 2019-12-25 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  4. (Ingelesez) «Persecuted Bulgarian Muslims honored in ceremony» World Bulletin 2015-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  5. (Turkieraz) «İşte Türkan bebeğin hikayesi» Hürriyet 2008-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  6. (Turkieraz) «Bulgaristan Türklerinin direnişinin sembolü 'Türkan bebek' ölümünün 35. yılında anıldı» AA 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  7. (Turkieraz) «4 soruda Bulgaristan'daki zorunlu göç: Türkan bebek direnişin sembolü olmuştu» Yeni Şafak 2019-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  8. (Turkieraz) «Türkan Bebek anıtında anma töreni düzenlenecek» Radikal 2014-12-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-08-28) (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).

Kanpo estekak aldatu