Tønder
Tønder Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Danimarka eta Alemaniaren arteko mugan hain zuzen ere.
Tønder | ||
---|---|---|
Danimarkako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarkako eskualdea | |
Alkatea | Jørgen Popp Petersen (en) | |
Posta kodea | 6270 | |
Herriburua | Tønder (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°56′00″N 8°54′00″E / 54.933333333333°N 8.9°E | |
Azalera | 185 km² | |
Altuera | 5 m | |
Mugakideak | Haderslev Municipality (en) , Esbjerg Municipality (en) eta Aabenraa (udalerria) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 38.010 (2015) | |
Metropolia | 40.367 | |
Dentsitatea | 69 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1243 | |
Hiri senidetuak | Västervik udalerria | |
http://www.toender.dk/ |
Historia
aldatuAl Idrisi geografo arabiarrak jadanik aipatu zuen XII mendean Tu(r)ndira izenaz, zeina Tønder edo 4 kilometrotara dagoen Møgeltønder herrixka izan daitekeen.
Hansako Ligako hiri eskubideak jaso zituen 1243. urtean, Danimarkako lehenengo merkatal hiri bihurtuz. 1532an uholde handiak jasan zituen baina okerragoa izan zen 1550an John II.ak Schleswig-Holstein-Haderslevko dukeak hainbat dike eraiki eta Tønderrek itsasorako bidea eta ondorioz kaia galdu zituenean. XVII eta XVIII mendeetan ehungintza industria sortu zen. Garai hartakoak dira gaur egun ikus daitezkeen etxe zaharrenak.
1864an Schleswig Dukerriaren barnean gelditu zen eta Alemania eta Danimarkaren artean egon zen, 1920an botaketa egin arte. Botazio hartan Iparraldeko Schleswig Danimarkan gelditu zen, Tønderren %76,5ak Alemaniaren alde egin bazuen ere.
Lehen Mundu Gerran Alemaniako Zeppelinen basea egon zen bertan.
Kultura
aldatuAbuztuan Tønder Festival jaialdia izaten da. Folk musika tradizionala eta modernoaz gozatzeko parada izaten da.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea.
-
Tønderreko eliza.
-
Elizako kalea.
-
Alde zaharreko kalea.
-
Ubjerg eliza.