Sweven Ipar Euskal Herriko kideak dituen musika taldea da. Heavy Psychedelic Rock estiloa jorratzen dute eta ingelesez abesten dute.

Sweven
Sweven, Maule-Lextarreko Zinka ostatuan
Datuak
JatorriaIpar Euskal Herria
Musika motaheavy
Urteak2016 -
Taldekideak
Peio Cachenaut
Joël Riffard
Nicolas Armendaritz
Boris Senon
Quentin Aberne

Ibilbidea aldatu

Taldea 2016ko udan sortu zen. Bost taldekidek ditu, tartean daude Baiona, Donapaleu eta Maule-Lextarreko kide bana. Gainerakoak frantziarrak dira. Taldekideen artean ezagunena Peio Cachenaut abeslaria da, ipar Euskal Herriko eragile kulturala. 2017ko udan emandako kontzertuekin Red Giant To White Dwarf diska grabatu dute.

Diskografia aldatu

  • Red Giant To White Dwarf (2017)


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu