Submersed

2019ko bideojokoa

Submersed 2019ko Main Loop bilbotar estudioaren beldurrezko bideo-joko bat da.

Submersed
Jatorria
Argitaratze-data2019
Estreinaldi-data2019ko martxoaren 27a
IzenburuaSubmersed
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoasurvival horrorra
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaPlayStation 4
Adin-sailkapenaPEGI 16Mature 17+
Ekoizpena
GaratzaileaMain Loop

Estudioaren opera prima hau esklusiban PlayStation 4ra heldu zen. Submersed lehenengo pertsonan dagoen survival horror generoko joko bat da eta omenaldia egiten die generoko klasikoei eta beldur eta zientzia fikzioaren klasikoei.[1]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jokoa urpeko base batean gertatzen da eta bertan jokalariak itsas-sorospen zerbitzuko paramedikua den Jack Ballarden rola hartzen du. Emaztea hil eta gero Ballard lanean berriro hasten denean itsas zabaleko egitura arraro batetik jasotako S.O.S abisu batera doa. Bertan bere gaitasun guztiak erabili beharko ditu bizirik irteteko.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.