Ireki menu nagusia

Subizelaigaine Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1209 metroko garaiera duena. Uarrain II menditik gertu dago. Etzantzako zirku belartsuan nagusi den mendietako bat da. Azken mendi hau ez da Gañetako zirkuan, Aralarren bertan, dagoen izen bereko mendiarekin nahastu behar. Uarrain IIk eta Subizelaigañek, Auntzarrate izeneko gailur bat osatzen dute.

Subizelaigaine
Datu orokorrak
Garaiera 1.209 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 30″ N, 1° 58′ 39″ W / 42.99161667°N,1.97738611°W / 42.99161667; -1.97738611Koordenatuak: 42° 59′ 30″ N, 1° 58′ 39″ W / 42.99161667°N,1.97738611°W / 42.99161667; -1.97738611
Herria Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe/Baraibar
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Malloan gehien nabarmentzen den tontorretako bat da, eta, beraz, malloaren oso ikuspegi ederra du.

IrispideakAldatu

Ibilbiderik errazena, Lekunberritik Guardetxera doan errepideko 10. kilometrotik abiatzen da, azken honetara heldu baino lehenxeago. Hemendik, Etzantzako lautadetara iristen da, eta malloarantz jarraituz Arteiako Mugarrie izeneko lepora iristen da, ezkerretara Arriolatz mendia geratzen delarik. Lepotik, eskuinetarantz joateko joera duen bide batek, mendi honen tontor zapalera daroa. Hemendik, hegoalderanzko norantzan doan gailur zati batek, Uarraingo mendi nabarmenagoaren tontorrera daroa. Ibilbide luzeago bat Baraibarren abiatzen da.

Kanpo loturakAldatu