Strathavengo gaztelua
Strathavengo gaztelua (ingelesez: Strathaven Castle) edo Avondale gaztelua (ingelesez: Avondale Castle) Eskoziako Strathaven herrian dagoen gaztelua da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean.
Strathavengo gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Koordenatuak | 55°40′34″N 4°03′48″W / 55.6761°N 4.06327°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuJatorrizko gazteluaren eraikitze data ez da oso ezaguna baina Baird familiak 1350 inguruan altxatu zela uste da. Douglas Earlak eskuratu zuen baina Jakobo II.a Eskoziakoak hauei tituluak kendu ondoren 1455ean gaztelua harpilatua izan zen. Hasierako eraikin hartatik ez da ezer askorik gelditzen.
1457an Sir Andrew Stewartek jaso zuen lurraldea. Haren ondorengoak Lord Avondale titulua eskuratu zuen eta honek gaztelu berria altxatu zuen. 1534an Sir James Hamilton of Finnart bihurtu zen gazteluaren jabea eta honek handitu egin zuen eraikin berriak gehituz. Azkenik 1611 urtean Hamiltongo markesak erosi zuen. 1717an gaztelua bertan behera utzia izan zen.
Deskribapena
aldatuStrathavengo gaztelua harkaitz baten gainean eraikita dago. Hiru solairutako eraikin errektangularra da (11'2m x 21'2 m) eta lau solairutako dorre zirkularra dauka.