Stockholmgo sindrome

batzuetan bahitutako pertsona batzuek bahitzaileengana garatzen dituzten sentimendu positiboak deskribatzen dituen psikologia alorreko fenomenoa

Stockholmgo sindromea bahiketa edo bere borondatearen aurkako atxikipen baten biktimak bere kaptorearekin konplizitate-harreman bat eta lotura afektibo indartsu bat garatzen duen erreakzio psikologiko bat da.[1] Batez ere, indarkeriarik eza erasotzailearen gizatasun ekintzatzat jotzen dutelako gertatzen da hori.[1] Federal Bureau of Investigation (FBI) erakundearen datuen arabera, 4.700 bahiketa eta setioren biktimen %27 inguruk erreakzio hori jasaten dute.[1] Sindromea duten biktimek bi motatako erreakzioak izaten dituzte aldian-aldian: alde batetik, sentimendu positiboak dituzte beren bahitzaileekiko; eta, bestetik, beldurra eta haserrea agertzen dute polizia-agintarien edo haien bahitzaileen aurka. Aldi berean, bahitzaileek eurek sentimendu positiboak erakusten dituzte bahituekiko.[1]

Kreditbanken bankuaren antzinako eraikina, non sindromea ospetsu bilakatu zuen 1973ko Norrmalmstorg lapurreta gertatu zen

Aipatzekoa da Stockholmgo sindromea ez dagoela aitortua psikiatriako eskuliburu garrantzitsuenetan. Beraz, sindrome hori trauma osteko efektuaren kategorian eroriko litzateke.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) de Fabrique, Nathalie; Romano, Stephen J.; Vecchi, Gregory M.; van Hasselt, Vincent B.. (2007ko uztaila). «Understanding Stockholm Syndrome» FBI Law Enforcement Bulletin (Law Enforcement Communication Unit) 76 (7): 10–15. ISSN 0014-5688..
  2. (Gaztelaniaz) BBC. (2013/08/13). Captor vs. cautivo, 40 años del Síndrome de Estocolmo. .

Kanpo estekak aldatu