Stenshuvud Parke Nazionala
Stenshuvud Parke Nazionala (suedieraz: Stenshuvuds nationalpark), Suediako parke nazional bat da, hegoalderen dagoena, Simrishamn udalerrian dago, Eskaniako konderrian.
Stenshuvud Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Kokalekua | ![]() |
Azalera | 3.9 km² |
Sorrera | 1986 |
EtimologiaAldatu
Stenshuvud izenak "Sten-en burua" esan nahi du, kondairaren arabera bertako leize batean Sten erraldoia bizi zelako.
GeografiaAldatu
Stenshuvud 97 metrotako altuera duen muino txiki bat da baina inguruan lautada zabal bat du eta urrutitik ikusten da. Aurrean Itsaso Baltikoa dauka eta marinelentzako ere erreferentziazko forma izan da historikoki.
3'9 km²-ko azalera baino ez du Parke Nazionalak eta baso hostozabalak estaltzen du. 600 landare espezietik gora aurkitu dira halako azalera murritzean.
Muinoaren azpian hondartza bat dago eta V edo VI mendekoa izan zen gotorleku baten hondarrak ere bai.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Suedieraz) Parkearen webgune ofiziala