StatusNet kode irekiko mikroblogintza zerbitzari bat da, PHP lengoaian idatzia dagoena. OStatus estandarrean oinarriturik dagoenez gune ezberdinetako erabiltzaileen artean mezu trukatze zuzena ahalbidetzen du. Zerbitzua nahi eran instalatu eta bere edukiak kontrolpean edukitzeko aukera ematen du. StatusNet erabiltzen duen gunerik ezagunena Identi.ca da. Euskaraz martxan da status.blogsoviet.com sarea.
- XMPP protokolo bidez erabiltzeko aukera Jabber/Google Talk.
- OpenID autentifikazioa.
- OStatus protokoloa onartzen duten beste sareetako oharretara harpidetzeko aukera.
- SMS bidezko eguneraketa eta oharrak.
- Twitterrekin interakzioan aritzeko APIa.
- Hashtagak.
- Interfazea euskeraz eta beste hizkuntzetan.
- Taldeak (Bangtagak).
- URL laburtze automatikoa.
- Geolokalizazio eta mapak.
- Fitxategi erantsiak.
- Youtube, Vimeo, Flickr, Twitpic, Yfrog eta gisa bereko guneetako eduki txertatuak.
- 140 karakteretik gorako mezuak idazteko aukera.