St Katharine Docks (euskaraz: «Santa Katalina nasak») Londres hiriko Tower Hamlets udalerrian dagoen kaia da, Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean. Londresko portuaren parte garrantzitsua izan ziren XIX eta XX mendeetan baina gaur egun aisialdi eremu ezaguna da.

St Katharine Docks
Kokapena
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°30′25″N 0°04′16″W / 51.507°N 0.071°W / 51.507; -0.071
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1828
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Londresko dorrearen ekialdean St Katharine's by the Tower ospitalea eraiki zen XII mendean eta honek eman zion kaiari izena. XIX mendean ospitalearen inguruan auzoa sorturik zegoen eta 9'5 hektareatan 11.300 biztanle bizi ziren, gehienak jende behartsua osasun egoera txarretako txabolatan. Parlamentuak guztiak eraitsi, ospitalea barne, eta eremu horretan kaiak eraikitzeko agindua eman zuen. Thomas Telford injenbiariak diseinatu zuen eta elkar loturiko bi kai ezarri zituen, ahalik eta nasa gehien ezartzeko. Horretaz gain nasan bertan eraiki zituen biltegiak. Kaiak ofizalki 1828ko urriaren 25ean ireki zituen ateak.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek nabarmen kaltetu zituzten egitura eta biltegiak eta 1968an bertan behera uztear egon ziren baina auzoa biziberritzeko helburuaz biltegiak hotel eta jatetxe bihurtu ziren eta nasak kirol portu gisa erabiltzen hasi ziren. Gaur egun aisialdirako eremu ezaguna da.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Metro geltokia:     Tower Hill
  • Tren geltokia:   Tower Gateway

Kanpo estekak aldatu