Sport prototipoa automobilismorako bereziki garatutako lasterketa-auto bat da. Gaur egun ezagunena erresistentzia prototipoak dira. 1 Formula bezalako eserleku bakarrekoak ez bezala, bi eserleku ditu, gurpil karenatuak, motorrak diseinatzeko askatasun handiagoa dute eta batzuek lau gurpiletako trakzioa dute. Sabairekin eta sabairik gabeko modeloak daude, hurrenez hurren, kupeak eta barchettak izenez ezagutzen direnak.

Mazda 757, GTP motako diseinua.
Audi R10 TDI, oso ezaguna den sport prototipoa, Diesel motorreko Le Mans-eko 24 orduak irabazi zituen lehenengo autoa izateagatik

Gaur egun sport prototiporik ezagunenak Le Mans Prototipoa edo LMP dira eta Daytona Prototipoa edo DPI dira. Bere kontzeptu orokorra LMP eraginkorragoak eta azkarragoak dira baina askoz ere garestiagoak eta konplexuagoak dira DPIekin alderatuta, aurrekontu handirik ez duten talde pribatuetara edo eraikitzaileetara zuzenduta daudenak

Nazioarteko Automobilismo Federazioa eta Automobile Club de l’Ouest dira spor prototipoaren araudirik ezagunenak garatu dituzten erekundeak, esaterako C taldea eta 6 taldea. Iraupen-lasterketetan lehiatzen diren sport prototipoek sarritan egiten dute Grand turismoekin batera, besteak beste, Le Manseko 24 orduak, Le Mans serie amerikarra, Daytonako 24 orduak, eta Sebringeko 12 orduak. Sport prototipoentzako txapelketa espezifikoak ere badaude, iraupen desberdineko lasterketekin.