Soropil-etxe (Islandia)

Soropil-etxeak edo Belar-etxeak Islandiako etxe mota ohikoenak izan ziren IX. mendetik XIX. mendera bitartean. Batez ere soropilezko pusketez egiten ziren, eta horiei harria edo egurra gehitu ahal zitzaien. Klima gogorraren emaitza ziren zeren eta beste eraikuntzek baino isolamendu handiagoa eskaintzen baitzuten eta beste materialak garai haietan eskasak baitziren.[1]

Skógarko etxeak.

Historia aldatu

Hasiera batean, etxebizitzak bikingoen tankerako etxe komunalak izaten ziren (handiak, estuak eta gelarik gabeak), baina XIV. mendean estilo hori alde batera uzten hasi ziren elkarri lotutako etxe txikiagoekin ordezkatuta. Islandiarrak XIX. mendeko modernizazioarekin horrelako etxebizitzak uzten hasi ziren, baina ondare nazionaleko pieza gisa jarraitzen dute gordetzen. 2011n, Islandiak bere 12 belar-etxe eta 2 belar-eliza Gizateriaren Ondarearen Zerrenda Adierazgarrian sartzea proposatu zuen.[2]

Eraikuntza aldatu

Eraikuntza-material gisa, soropil zatiak eskuragarriak eta merkeak ziren, eta zura, berriz, urria eta garestia. Zingiretatik jasotzen zen eta klaserik onenak buztinik eta hondarrik gabeko landare zingiratsuen sustraiak zituen. Pala batekin ateratzen zen, eta, eraikuntzarako pilatu aurretik, ehortzen uzten zen, bestela, uzkurtu eta hormak desitxuratzen ziren. Gainera, egonkorrak izateko hormak oso lodiak izan behar ziren. Etxe hauek isolamendu ona eskaintzen zuten, beroa barruan gordetzen zuten kanpoan hotz egiten zuenean, eta ez zen berogailurik behar. Hala ere, eraikuntza hauskorrak ziren, etengabe konpondu behar zirelako. Bestalde, etxeek ez zuten ondo jasaten euria.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Noble, Allen George (2007). Traditional buildings: a global survey of structural forms and cultural functions. I.B.Tauris. 339.or. ISBN 978-1-84511-305-6. [1]
  2. https://whc.unesco.org/en/tentativelists/5589

Kanpo estekak aldatu