Logura

zentzumenen baldartasuneko egoera, kanpoko estimuluren bat aplikatu ezean esna egon ezina dakarrena
Somnolentzia» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Logura[1] zentzumenen baldartasuneko egoera da, kanpoko estimuluren bat aplikatu ezean esna egon ezina dakarrena.[2]

Logura
Deskribapena
Mota neurological and physiological symptom (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10 R40.0
GNS-9 780.09
MedlinePlus 003208
eMedicine 003208

Kontzeptu horretatik bi adiera daude:

  1. Loaren aurreko ohiko egoera.
  2. Egoera horretan egotearekin lotutako eragin kronikoa, erritmo zirkadianoa edozein dela ere. Nahasmendu hori mirtazapina eta zolpidem bezalako botiken erabilerarekin lotu ohi da.

NahasmenduakAldatu

Loaren nahasmendu patologikoak insomnioa eta hipersomnia dira. Sarritan, antzeko egoerekin nahas daiteke. Nahasmena areagotu egiten da egoera horiek izendatzeko erabiltzen diren hitzen gehiegizko eta zehaztugabetasunagatik. Logura eta lokartzeko joera handiegia da logalea. Lo normalari, baina sakonera eta iraupenagatik gehiegizkoa denari, letargia edo lozorroa deitzen zaio.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.