Solway Investment Group Limited Suitzan egoitza duen meatzaritza eta metalen nazioarteko talde pribatua da.[1][2] Ipar Mazedonian, Ukrainan, Indonesian eta Guatemalan egiten dituzte lanak.[3] Aleksandr Bronstein da taldearen sortzailea, egungo zuzendaritza batzordeko presidentea Dan Bronstein da, bere semea.[4][5]

Solway Group
Datuak
Motamining company (en) Itzuli
Jarduera sektoreaMeatzaritza eta nikela
HerrialdeaSuitza
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formalimited liability company (en) Itzuli
Sortzailea
webgune ofiziala

Egitura aldatu

Maltan erregistraturiko Solway Holding LTD konpainiaren pean ageri da, Suitzako Solway Investment Group, eta bere enpresa subsidiarioak: Mazedoniako Busim Dooel Radovish; Ukrainako Pobuzhsky Ferronikel Plant; Guatemalako Compañia Procesadora de Niquel de Izabal SA eta Compañia Guatemalteca de Niquel SA; Argentinako Minera San Jorge; Kongoko Kaminex Limited; Filipinetako Homonhon Chromite; Indonesiako Aquila Nickel LTD eta Asera Bahoomahi Sorowallo; eta Errusiako, KurilGeo.[4]

Mining Secrets ikerketaren arabera, gutxienez 23 sozietaterekin harremantzen da Solway, horietako batzuk paradisu fiskaletan erregistratuak.[4]

Kritikak aldatu

Enpresari hainbat hutsegite edo okerreko jokabide leporatu dizkiote, ingurumenaren aurkako delituak barne, Guatemalan egindako operazioetan.[6][7] Enpresa banku-transakzio susmagarrietan inplikatuta egon da.[8][9]

2023ko ekainaren 20an ARGIA aldizkariak salatu zuen Guatemalako kasuari buruz Paolina Albani kazetariari egindako elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea eskatu diola Solway multinazionalak.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Group, Solway Investment. «Solway Investment Group Announces its Investments in Macedonian Assets» www.prnewswire.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  2. (Ingelesez) COMPANY OVERVIEW – Solway Investment Group, GmbH. (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  3. Canada’s HudBay to sell Guatemala’s Fenix nickel project to Russia’s Solway. .
  4. a b c «Zein dago Solway multinazionalaren atzean?» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. (Ingelesez) RTS-swissinfo.ch/ds. (2022-03-07). «Data leak implicates Swiss mining company in pollution coverup» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. (Frantsesez) «Guatemala – Un groupe minier suisse aurait dissimulé des cas de pollution» 24 heures 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  7. Artola Arin, Leire. «"Organizazio kriminal gisa jokatzen ari da meatzaritza enpresa"» ARGIA.
  8. (Ingelesez) France), Eli Moskowitz (OCCRP), Lilia Saúl Rodriguez (OCCRP), Léa Peruchon (Forbidden Stories), and Julie Pietri (Radio. «Mining Secrets: Major Nickel Producer Accused of Polluting Guatemala’s Largest Lake» OCCRP (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  9. (Ingelesez) Shedrofsky (OCCRP), Joachim Dyfvermark (SVT), Linda Kakuli (SVT), Holger Roonemaa (Eesti Ekspress), and Karina. «Mining Secrets: Solway-Linked Companies Moved Nearly $2 Billion in Suspicious Funds» OCCRP (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  10. «Solway multinazionalak ARGIAri mehatxu egin diola publikoki salatu dugu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).

Kanpo estekak aldatu