Sky Brown (Miyazaki, Japonia; 2008ko uztailaren 7a) skater anglo-japoniar bat da, Britainia Handiaren alde lehiatzen dena.[1][2] Munduko skater profesional gazteena zen 2021ean, eta Dancing with the Stars: Juniors telebista-programa estatubatuarra ere irabazi du. 12 urte zituela, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Britainia Handia ordezkatzeko hautatu zuten, eta brontzezko domina lortu zuen.[3]

Sky Brown

Bizitza
JaiotzaMiyazaki2008ko uztailaren 7a (15 urte)
Herrialdea Japonia
 Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakskateboarder (en) Itzuli eta surflaria
Lateralitateagoofy oina
Altuera1,54 metro

IMDB: nm9814938 Facebook: awsmkids Instagram: skybrown Olympic.org: sky-brown Edit the value on Wikidata

Bizitza pertsonala

aldatu

Japoniako Miyazakin jaio zen Sky Brown. Ama japoniarra du eta aita britainiarra.'[4][5] Sukai du izen japoniarra.[6][7]

Aita Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen, Japoniara bizitzera joan baino urte batzuk lehenago.[8] Brown Miyazakin bizi da, baina urtearen erdia inguru Ameriketako Estatu Batuetan igarotzen du.[8] Skaterrak dira haren familia, eta eskolaurreko eskolak patinaje-parke bat zuen.[9] Orain, patinaje-arrapala bat du atzeko lorategian, ez baitago patinaje-parkerik Takanabeko (Miyazaki) jaioterrian.[10][11] Skateboarding praktikatzeaz gain, surfean aritzeko interesa du Brownek, eta 5:00etan jaikitzen da goizero surfean aritzeko.[12][10]

Kirol lorpenak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio   Japonia   Parkea
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2019 Sao Paulo   Brasil  
X Games
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Kalifornia   AEB  

Erreferentziak

aldatu
  1. (Japonieraz) Licata, Alexandra. (2019-06-16). «東京オリンピック出場に期待! 10歳の天才スケートボーダー、スカイ・ブラウンとは» www.businessinsider.jp (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  2. «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) de 2021, 4 de Agosto. «Quién es Sky Brown, la niña que se rompió el cráneo y ganó el bronce en Tokio» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  4. (Ingelesez) «The 10-year-old skateboarder aiming for Tokyo» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  5. «Sky Brown: Skateboarder, 10, chooses GB Olympic team» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  6. (Japonieraz) 共同通信. (2019-09-11). «世界が注目、マルチなスーパー小学生 東京五輪へ、宮崎出身のスカイ・ブラウン | 共同通信» 共同通信 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  7. (Japonieraz) «Passion:小学生が東京五輪目指す 11歳のスケボー少女スカイ・ブラウンの挑戦» 毎日新聞 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  8. a b (Ingelesez) «Meet Sky Brown, Britain's 11-year-old skate sensation» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  9. (Ingelesez) Licata, Alexandra. «Meet Sky Brown, the 10-year-old skateboarder on pace to shake up the 2020 Tokyo Olympics» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  10. a b (Ingelesez) «Skateboarder, 11, hopes to become Britain's youngest ever summer Olympian» Sky News (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  11. (Japonieraz) «Passion:小学生が東京五輪目指す 11歳のスケボー少女スカイ・ブラウンの挑戦» 毎日新聞 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  12. «Sky Brown: Skateboarder, 10, chooses GB Olympic team» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).

Kanpo estekak

aldatu