'Skeppsholmen Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Gamla Stan (alde zaharra) eta Djurgården uharteen artean.

1870eko Skeppsholmen uhartearen mapa, hego-ekialdean Kastellholmen uharte txikia du.
Skeppsholmen uhartearen aire-ikuspegia.

Itsaso Baltikotik Stockholmerako sarreran kokaturik dagoenez historikoki eraikin militar ugari izan dira bertan. Gaur egun militarren presentzia asko jeitsi da eta hainbat museo ezarri dituzte uhartean, aipagarriena Moderna Museet, Arte Moderno eta Garaikidearen museoa.

Uda partean Stockholmgo Jazz Jaialdia antolatzen da bertan.

XIX mendeko af Chapman belauntzia gaur egun ostatu gisa erabiltzen da.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Moderna Museet
  • af Chapman belauntzia
  • Teater Galeasen antzokia
  • Eric Ericson Hall

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu