Sintesi kengarri
Sintesi kengarria soinu sintesiaren bitartez eduki harmonikoa ateratzeko metodo bat da; soinu seinaleari iragazki bat ezarriz lortzen da. Esate baterako, zerra-hortz uhin baten irteera hartuz, eta behe-paseko iragazki bat erabiliz beraren partzial altuak amatatzeko, arku-instrumentu baten soinu naturalago bat lortzen da bakarrik zerra-hortz uhina erabilita baino. Tipikoki, jatorrizko seinalaren konplexutasuna eta iragazkiaren ebaketa-frekuentzia eta erresonantzia kontrolatzen dira instrumentu jakin baten tinbrea imitatzeko.
Kontuan hartuta iturri seinalerik arruntenak (uhin koadroak, zerra-hortz uhinak, pultso-uhinak, triangelu uhinak) sortzeko behar diren zirkuito sinpleak, sintesi kengarria historikoki lotuta dago tentsioaren bitartez kontrolatutako sintetizadore analogikoekin, Moog sintetizadorea bezala. Sintetizadore moderno digitalak eta software bidezko sintetizadoreak uhin konplexuagoak eskaini ditzakete edo aukera eman erabiltzaileari nahi duen uhin mota sartzeko.