Shirvan zaldia, (Azerbaijaneraz: Şirvan atı ), Azerbaijango bertako zaldi arraza bat izan zen [1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen zen. Abere hauek oso ospetsuak izan ziren Azerbaijanen. Errusiar zalditerian asko erabilitako zaldiak izan ziren. Gorputzez inguruko arrazak baino sendoagoak ziren.

Shirvan zaldia †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Azerbaijan
SinonimoakIrvan

Arrazaren zabalgune garrantzitsuena Kura-Araxes sakonunea izan zen.

Arrazaren historia

aldatu

Oso informazio gutxi dago zaldi honen jatorriari, banaketa-eremuari zein ezaugarriei buruz. Shirvan zaldia Azerbaijango bertako zaldi arrazetako bat zen. Ziurrenik, Shirvan zaldiak Karabakh zaldiaren zein Guba zaldien eragina izan zuen arraza sortzerakoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Alakbarli, Farid. (2016). Horses of Azerbaijan. A historical survey. Baku: Azerbaijan Association of Medical Historians (AAMH)..


Kanpo estekak

aldatu