Shema Yisrael, Jerusalemgo Knesset Menorah monumentuan

Shema Yisrael edo Sh'ma Yisrael; hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל‎; "Entzun, Israel") goiz eta arratsero juduek egiten duten otoitzaren hasiera da. Biblian azaltzen da (Deuteronomioa 6:4-9 eta Deuteronomioa 11:13-21; Zenbakiak 15:37-41) eta juduen fede aitorpena da[1]. Lehen bertsoan judaismoaren oinarri monoteistikoa agertzen da: «Entzun, Israel: Jahveh gure Jainkoa da Jahveh bakarra» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל ה' אֱלֹהֵינוּ ה' אֶחָד‎)

Juduek ohitura dute Entzun, Israel azken hitz moduan erabiltzea eta baita umeen lo egin baino lehenagoko otoitz ere.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.