Sekula Betiko Lurraldea
Sekula Betiko Lurraldea (ingelesez: Neverland) James Matthew Barriek Peter and Wendy (Peter eta Wendy) (1911) eleberrian sortutako fikziozko lekua da.
Leku honetan ume galduak bizi dira, Peter Pan euren buruzagiarekin, baita ondokoak ere: Piratak (Kako-oker kapitainarekin), azalgorriak (horien artean aipatzekoa da Tigre Lilitxo, buruzagiaren alaba), maitagarriak (Txilintxo da Peter Pan-ena) eta Krokodiloa. Honek Kako-oker kapitainaren eskua jan zuen eta etengabe jarraitzen dio gorputz osoa jateko.