Sebastiano Ricci

margolari italiarra

Sebastiano Ricci (Belluno, 1659ko abuztuaren 1a - Venezia, 1734ko maiatzaren 15a) italiar margolaria izan zen. Veneziako eskolako barroko berantiarrekoa izan zen.

Sebastiano Ricci

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSebastiano Ricci
JaiotzaBelluno1659ko abuztuaren 1a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1734ko maiatzaren 15a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoko margolaritza

Musicbrainz: 32591c29-8823-4bb3-bdcd-80a63fb1245b Discogs: 3021125 Edit the value on Wikidata

Federico Cervelliren ikaslea izan zen Venezian. Amodio istilu baten ondoren espetxeratu zuten. 1682an Boloniara joan eta enkarguak jasotzen hasi zen. 1688an emaztea eta alaba utzi eta Turinera ihes egin zuen Giovanni Peruzzini margolariaren alabarekin. Espetxeratu eta ia exekutatu egin zuten. Ranuccio Parmakoa dukearen babesa jaso zuen, eta soldata eta ostatua eman zizkion. Dukea hil ondoren, Milanera joan zen 1695ean, eta, ondoren, Venezian, Florentzian, Erroman, Parisen eta Turinen aritu zen lanean.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu