Scilly uharteetako futbol liga

Scilly uharteetako futbol liga (ingelesez Isles of Scilly Football League) Scilly uharteetan jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. "Munduko futbol ligarik txikiena" ("World's Smallest Football League") ezizena du, bi taldek baino ez baitute jokatzen, "Woolpack Wanderers"ek eta "Garrison Gunners"ek[1].

Scilly uharteetako futbol liga
Isles of Scilly Football League
World's Smallest Football League
Sorrera 1920. hamarkada
Eremua Scilly uharteak
Taldeak 2
Maila 1
Garaipen gehien Woolpack Wanderers
Webgunea webgune ofiziala
Scilly uharteetako ligako partida bat.

Historia aldatu

Scilly uharteak Kornuallesko mendebaldeko kostaldean dagoen uharte multzoa da, Erresuma Batuari dagokiona.

1920. hamarkadan abiatu zen Liga txapelketa eta St. Mary's, Tresco, St. Martins, Bryher eta St. Agnes uharteetako futbol taldeek osatzen duten. 1950. hamarkadarako dagoeneko bi talde baino ez ziren gelditzen, Rangers eta Rovers. 1984an talde biek izenak aldatu zituzten eta gaur egungo izenak hartu zituzten; "Woolpack Wanderers" eta "Garrison Gunners"[2].

Taldeak aldatu

     
 
 
 
Woolpack Wanderers
     
 
 
 
Garrison Gunners

Egitura aldatu

Negu partean jokatzen da liga, azaroa erdialdetik martxoa amaierararte. Talde biek 17 partida jokatzen dute elkarren aurka, normalean igandetan, eta puntu gehien biltzen dituena da txapelduna. Partida guztiak Garrison Gunners-en zelaian jokatzen dira, St. Mary's uhartean[3].

Ligaz gain lau kopa txapelketa ere jokatzen dira:

  • Charity Shield (Superkopa)
  • Lioness Shield (Kopa)
  • Foredeck Cup (Ligako Kopa)
  • Wholesalers Cup: denboraldiko azken partida

Azkenik talde bien selekzio batek (St. Mary's F. C.) Kornualles muturreko Saint Ives herriko 'The Slaters F. C taldearen aurka Lyonesse Cup jokatzen du.

Kirol mugak aldatu

Liga Ingalaterrako Futbol Federazioaren barnean sartuta dago baina ez Ingalaterrako futbol sisteman kokatuta, ondorioz taldeek ezin dute Ingalaterrako txapelketatan parte hartu.

Bestalde, 16 urtetik gorako hezkuntzarik ez dago uharteetan eta Ingalaterrara joaten dira gazteak. Ondorioz futbol taldeetarako errelebo generazionala ziurtatzea zaila da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Smith, Rory. (2016-12-21). «Welcome to the World’s Smallest Soccer League. Both Teams Are Here.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. «WSL About Us» web.archive.org 2008-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  3. (Ingelesez) Morris, Steven. (2006-11-20). «The league that can field only two teams for the game of two halves» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak aldatu