Sayaka Fernández Díaz

cacerestar dokumentalgilea zuzendaria, zinema-gidoilaria eta ekintzailea

Sayaka Fernández Díaz (Plasencia, Caceres, 1978ko ekainaren 22a) cacerestar dokumentalgilea, zuzendaria, zinema-gidoilaria eta ekintzailea da.

Sayaka Fernández Díaz

Bizitza
JaiotzaPlasencia1978ko ekainaren 22a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakturista-gidaria, dokumentalista, aktibista, film-zuzendaria eta gidoilaria

Biografia aldatu

Plasencian jaio zen 1978an. Bere izen berezia Mazinger Z telebista seriearengatik da. 2023an Espainian hogeita bi pertsona deitzen ziren Sayaka.[1][2]

Ibilbide profesionala aldatu

Ceceresko Monfragüeko Behatoki Astronomikoaren teknikaria izan zen, eta, besteak beste, proiektu hauexek garatu zituen: Ukipen-astronomia, NASArekin herritar-zientziari buruzko programak eta exoplaneten gaineko 2018ko jardunaldiak.[3][4][5] Ondoren, CI Birdcenter Monfragüen teknikaria izan da eta CI labar-artea (arte rupestre), zenbait jardunaldi eta jarduera antolatzen, eskualdeko haitzuloetako aurkikuntzei balioa emateko.[6]

Torrejón el Rubioko adineko pertsonekin eta emakumeekin jarduera soziokulturalak egiten laguntzen du, eta, besteak beste, Lanbide Zaharren Jaialdia, Txotxongiloen Jaialdia, Kaleko antzerkia. Monfragüeko kondaira zaharrak bildu eta grabatzen ditu.[7][8][9]

Ibilbide zinematografikoa aldatu

2013ko urtarrilean hasi zen zineman, Caceresko El Brocense BHIn Ikus-entzunezko audiobisualen produkzioaren, Irratiaren eta Ikuskizunen Goi Maila ikasten ari zela. El Brocense (Caceres). Bere lehen lanak, La Columna (2013), Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako I. Lehiaketa irabazi zuen, Riberos del Tajoko Mankomunitateko Berdintasun Bulegoak antolatua; eta Jaengo Probintziako Diputazioko Genero Indarkeriari buruzko Film Laburren Jaialdiaren 1. edizioan finalista izan zen.[10]

2014. urtean, Graduko hiru ikaskiderekin, AudioExtremaVisual (AEV) Producciones sortu zuen film laburrak idatzi eta zuzentzeko eta zinemaldietara bidaltzeko. 12 kide izatera iritsi ziren, eta 22 film labur egin zituzten, gehienak AEV Produccionesekin, eta komedia-film bat. Hainbat aintzatespen lortu zituzten jaialdietan.[11] Dokumentalak ere egin ditu, hala nola Los rostros de la celiaquía (2012), Las pintoras de la prehistoria (2014), En los cielos del Parque Nacional de Monfragüe (2014).[12]

2012tik 2014ra MonfragüeFilms Film Laburren Nazioarteko Jaialdia zuzendu zuen. Lanak kontuan hartuta, Extremadurako zinema-jaialdi garrantzitsu eta nabarmenenetako bat izan zen.[13][14]

Aktibista ibilbidea aldatu

2015. urtean, 27 de mayo/Maiatzaren 27 laburmetraia grabatu zuen, eta, lehen aldiz, Extremaduran, zeliakia gaixotasunean egokitzeko pertsonen eta haien inguruaren zailtasunak aztertu zituen.[15][16] 2013az geroztik, Extremadurako Zeliakoen Elkarteko (ACEX) ordezkaria da Caceresen.[17][18]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2013 Goi Mailako Lanbide Heziketako Sari Berezia, Extremadurako Gobernuak emana.[19]
  • 2014 La Columna film laburrarengatik, Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako I. Lehiaketaren irabazlea.[20]
  • 2014 Control film laburra, Espainiako Diabetikoen Federazioak antolatutako Azukrearen Film Laburraren II. Jaialdi Nazionalean herritarrek bozkatu zuten eta 328 film laburretatik zazpi finalisten artean gelditu zen.[21][22][23]
  • 2015 Cucharas y tenedores film laburrarekin, film laburren Sabemos de lo que hablamos izeneko 2. jaialdiaren irabazlea. Extremadurako Emakumearen Institutuak antolatutako lehiaketa.[24]
  • 2016 Film Laburren 'Vía de la Plata' III. Jaialdi Nazionalaren saria El fantasma de la cava lanarekin.[25]
  • 2016 Gentinosu Film Fest-eko I. Film Laburren Jaialdiko finalista El fantasma de la cava lanarekin.[26]

Erreferentziak aldatu

  1. «Puerta con Puerta: Torrejón el Rubio» Canal Extremadura 2022-01-25.
  2. «Nombres y apellidos» www.ine.es.
  3. «De Mujeres y Estrellas» www.regiondigital.com.
  4. «Las personas ciegas podrán "sentir" el Universo con el proyecto 'Astronomía táctil' del Observatorio de Monfragüe» La Vanguardia 2017-09-02.
  5. Rubio, Ayuntamiento de Torrejón el. «EL OBSERVATORIO ASTRONÓMICO DE MONFRAGÜE INVITA A CONOCER ALGUNOS DE LOS PLANETAS MÁS ALLÁ DE NUESTRO SISTEMA SOLAR.» Ayuntamiento de Torrejón el Rubio. Parque Nacional de Monfragüe.
  6. Rubio, Ayuntamiento de Torrejón el. «TERCERAS JORNADAS EUROPEAS DE ARTE RUPESTRE» Ayuntamiento de Torrejón el Rubio. Parque Nacional de Monfragüe.
  7. Monfragüe con nombre de mujer. .
  8. Avuelapluma. (2023-04-27). «Torrejón El Rubio organiza su primer festival de Oficios Tradicionales» Avuelapluma.
  9. Audiovisuales del "C.I. Monfrague, un destino de leyenda". .
  10. Cortometraje - La columna. .
  11. GUERRA, GEMA. (2014-08-03). «Un guión de cine contra la diabetes» El Periódico Extremadura.
  12. Documental - En los cielos del Parque Nacional de Monfragüe. .
  13. «Monfragüe Films Festival» Monfragüe Films Festival.
  14. EFE. (2013-08-07). «El II Festival Internacional de Cortos "Monfragüefilms" recibe 673 trabajos» El Periódico Extremadura.
  15. Cortometraje - 27 de mayo. .
  16. Press, Europa. (2015-05-26). «Un cortometraje extremeño trata por primera vez la problemática del celiaco» www.europapress.es.
  17. «La Asociación de Celiacos de Extremadura abre nueva sede en Cáceres» FACE 2016-09-19.
  18. «ACEX» Celíacos Extremadura.
  19. «Sayaka Fernández» info.
  20. «Inicio» Ayuntamiento de Torrejón el Rubio. Parque Nacional de Monfragüe.
  21. Control. .
  22. Press, Europa. (2014-07-08). «La cinta cacereña "Control", finalista en la cita "Corto de azúcar"» www.europapress.es.
  23. «El 'Control' de diabéticos que triunfa» Hoy 2014-07-15.
  24. Cortometraje - Cucharas y tenedores. .
  25. Ortiz @hoyvillafranca, Antonio. (2016-10-09). «Anoche se entregaron los premios del III Festival de Cortos Vía de la Plata» Hoy.es.
  26. «Ya tenemos los finalistas del I Festival de Cortometrajes Gentinosu Film Fest» TTN :: Torrejoncillo Todo Noticias 2016-12-22.

Kanpo estekak aldatu