Mazinger Z (japonieraz: マジンガーZ Majingā Zetto?) Japoniako manga robot marrazki bizidun telesail bat da. 1972ko abenduaren 3tik 1974ko irailaren 1era arte Fuji Television telebista katean aireratu zen eta 92 atal izan zituen.

Mazinger Z
Mazinger Z en Tarragona.jpg
Jatorria
Egilea Go Nagai (en) Itzuli
Argitaratze-data 1972
Jatorrizko izenburua マジンガーZ
Jatorrizko herrialdea Japonia
Atalak 92
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko anime eta manga, shonen manga eta mecha (en) Itzuli
Hizkuntza japoniera
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fuji Television Logo.svg Fuji Television
Hasiera-data 1972ko abenduaren 3a
Amaiera-data 1974ko irailaren 1a
Kanpo estekak
mazinger-z.jp

Sekulako arrakasta izan eta Meka deritzon robot erraldoiei buruzko generoaren aitzindaria bilakatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi arkeologoek robotar eraikitzeko gai ziren antzinako zibilizazio baten aztarnak topatu berri dituzte. Haietako batek, Hell (Infernu doktorea) antzeko robotak berreraikiz gero munduaren nagusi bilakatuko dela uste du. Beste arkeologoak, Kabuto doktoreak, bere lankidearen egitasmo maltzurra jarraitzeari uko egin eta une hartatik aurrera biak etsaitu egingo dira.

Hellek Kabuto hil dezaten aginduko du, baina Kabutok hil aurretik bere biloba den Koji Kabutori Helli aurre egiteko robot bat eraiki duela azalduko dio, Z aleazio bikainaz eraikitako Mazinger. Behin Kabuto hilik suertatzean, Kojik bere beste aitona Yomi doktorearen laguntzari esker Mazinger pilotatzen ikasiko du. Gainera, Yomik ere Afrodita A izeneko robota ere eraiki du, azken hau Yomiren alaba den Sayaka Yomik pilotatzen du. Mazinger Z eta Afrodita Hellen robotei aurre egin eta mundua salbatzen saiatuko dira.

Kanpo estekakAldatu