Savinja ibaia
Savinja Esloveniako ibai bat da, Savinja eskualde estatistikoa zeharkatu eta Sava ibaiarekin bat egiten duena.
Savinja | |
---|---|
Savinja | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 102 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 46°05′02″N 15°10′20″E / 46.083813564497°N 15.172183513641°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.847,7 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) ![]() |
Bokalea | Sava |
Ibilbidea aldatu
102 kilometrotako luzera du eta ibilbide guztia Esloveniaren barnean egiten du. Ibaiaren iturburua Rinka ur-jauzia da, 105 metrotako salto ikusgarria. Ondoren Celje eta Laško hiriak zeharkatzen ditu eta Zidani Most herrian Sava ibaiarekin egiten du bat.
Uholdeak aldatu
Savinjak sarritan eragin ditu uholdeak. 1960 hamarkadan izan ziren batzuk. Gogoratzen diren gogorrenak 1990 eta 1995ekoak dira.