Savignanoko venusa
Savignanoko venus esteatitazko estatua bat da, Paleolitoko Venus bat, Goi Paleolitokoa, aurkitu zena 1925ean Italiako Modena probintzian dagoen Savignano sul Panaro herritik gertu, eta herri horren izena hartu duena duena horregatik. Savignanoko Venus Erromako Pigorini Museoan dago, erakusketa iraunkorreko parte da.
Savignanoko venusa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | ezezaguna |
Mugimendua | paleolitoko pinturak |
Aurkikuntza lekua | Savignano sul Panaro |
Aurkikuntza data | 1925 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | greenstone (en) |
Dimentsioak | 22,1 () × 5,5 () cm |
Genero artistikoa | Paleolitoko Venusa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Gravettiar |
Kokapena | |
Lekua | Mintadi (en) |
Bilduma | Mintadi (en) |
Aurkikuntza eta datazioa aldatu
Savignanoko venusa 1925ean aurkitu zuten Savignano sul Panaro herritik gertu ari ziren eraikuntza lan batzuetan. Kasualitatez erakutsi zioten bertakoek Giuseppe Graziosi eskultoreari, eta hau objetkuaren interesaz konturatu zen, Pigorini Museoari eman ziolarik.
Estatua metro bateko sakoneran aurkitu zuten, baina gutxi gorabehera datatzea ahalbidetzen zuen elementurik ez zen inguruan. Antzinatasunaz asko eztabaidatu da, baina azkenean beste Venus ezagun batzuekin konparazio estilistikoetan oinarrituta, Goi Paleolitoko aro baten alde azaldu dira adituak. Bereziki Balzi Rossiko venusekin eta Gravettiar garaikoekin alderatuta, bere antzinatasuna 22.000 eta 29.000 urte artean kokatu da. Era berean Modenako eskualdean Gravettiar industria litikoak ere aurkitu dira.
Deskribapena aldatu
Bere txikian, mota honetako paleolitoko venua handienetako bat da, 225 mm garai, 50 mm zabal eta 65 mm lodieran. 586,5 gramoko masa du.
Bere gainazala guztiz leunduta dago, perkusio arrastoekin zenbait lekutan. Goiko muturra kapirotea gogoratzen duen piramide luzanga batek osatzen du. Ertz bertikal luze bat dago aurpegia izan behar duen horretan. Bustoa piramide honen luzapena da, lepoa agerian utzi gabe. Besoak zirriborratuta daude eta badirudi bular gainean pausatzen direla. Bularrak bolumen handikoak eta hemisferikoak dira. Sabela estua baina nabarmena da, giltzurrunak nabarmentzen dira, eta ipurmasailak irtenak ageri dira. Beheko aldea azkar murrizten da puntu bateraino, goiko aldea simetrikoki gogoratuz, hanka edo oinen agerpen espliztiruik gabe. Beheko puntuan dauden iradokitzen dute orbainek estatuatxo hau lurrean landatu zela.
Bibliografia aldatu
- H. Delporte : L’image de la femme dans l’art préhistorique, Éd. Picard (1993) ISBN 2-7084-0440-7
Kanpo estekak aldatu
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Vénus de Savignano» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-09-13ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.