Sasimarrubi
Potentilla indica, baita ere Indimarrubi eta Sasimarrubi, gure baso eta parkeetan oso ohikoa bihurtu den landare exotikoa da.[1] Rosaceae familiako landare belarkara iraunkorra da. Hostotza eta fruta antzekoak diren arren, ez da benetako marrubia, eta oso ondo bereiz daiteke bere lore horiengatik, zuriak edo arrosak dituen benetako marrubiarekin alderatuta.[2]
Sasimarrubi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Potentilleae |
Generoa | Potentilla |
Espeziea | Potentilla indica |
Deskribapena
aldatuHostoak trifoliatuak eta berde ilunak dira. Loreak horiak dira. Fruituak, berez eterio izeneko fruitu faltsuak, kolore gorri biziko ontzi haragitsu eta loditua dira, marrubi baten antzekoak, baina esferikoak -marrubia konikoa da-, zeinaren gainazalean akeniar batzuk dauden, kolore gorrikoak horiek ere, benetako fruituak direnak. Helduaroan erraz askatzen dira, eta ontzia biluzik geratzen da. Zapore gozoa du, baina gusturik gabea.
Banaketa
aldatuAsiako ekialdean eta hegoaldean bizi da, baina beste leku batzuetan landatzen da, hala nola landare apaingarrietan. Hainbat eskualdetan espezie inbaditzailetzat jotzen da zeren eta nahi gabe zabaldu baitira eta bertako landareen espazioak betetzen baitute.
Taxonomia
aldatuPotentilla indica (Andrews) Th.Wolfek deskribatu zuen[3] eta Synopsis der Mitteleuropäischen Flora aldizkarian argitaratu zen. 6(1[34,35]): 661. 1904.
Etimologia
aldatu- Potentilla: latin posklasikotik dator, potentilla, -ae, potens, -entis (indartsua, ahaltsua) hitzatik eratorria; azkenik illa, -illae, atzizki txikigarria. Izen horrekin, antza, landare horrek dituen ahalmen idorgarria aipatu nahi dute.
- Indica: latinetik, "Indiarra".
Sinonimia
aldatuHauek dira sinonimo zabalduenak:[4]
- Duchesnea indica var. major Makino
- Potentilla wallichiana Ser. in DC., 1825
- Potentilla denticulosa Ser. in DC., 1825
- Fragaria roxburghii Wight & Arn., 1839
- Fragaria nilagirica Zenker, 1835
- Fragaria malayana Roxb., 1814
- Duchesnea major (Makino) Makino, 1921
- Duchesnea fragiformis D.Don, 1825
- Potentilla indica (Andrews)
- Fragaria indica Andrews, 1897
- Duchesnea fragarioides Sm.
- Duchesnea fragiformis Sm.
- Fragaria arguta Lindl.
- Fragaria indica Jacks.
- Potentilla denticulosa Ser.
- Potentilla durandii Torr. & A.Gray
- Potentilla fragariifolia Klotzsch
- Potentilla trifida Lehm.
Iruditegia
aldatu-
Lorea.
-
Fruituaren itxura duen eterioa.
-
Sasimarrubia oso ohikoa bihurtu da gure basoetan.