Sarkor

Deformazio-ehundurez mintzatuz, arroka guztian zehar uniformeki garatuta dagoena, etenune nabarmenik ez duena. Esaterako, arbel-klibajea

Sarkor 2003. urtean sortutako euskal musika taldea da. 2004ko udan beren lehen kontzertua eman zuten.

Sarkor
Datuak
JatorriaGernika
Musika motapunk-rock
Instrumentuakgitarra
bateria
baxua
Urteak2003-2017
Produkzioa
Diskoetxea(k)MusikHerria
Taldekideak
Gentza Madariaga
Asier Musatadi
Jon Mikel Zabala
Lehengo taldekideak
Jon Rementeria
Informazio gehigarria
http://www.sarkor.net/
Badok: sarkor Musikasten: sarkor

2006an beren lehen diskoa argitaratu zuten Oingoan bai! izenekoa eta MusikHerria diskoetxearen zigilupean. 2008an bere bigarren diskoa kaleratu zuten Su emoten izenekoa eta eurek ekoiztua. Kontzertu ugariko uda izan zen 2008koa eta azkar etorri zen taldearen 3. estudio lana izango zena: Sentimendu gabe, 2010. urtean kaleratua. 2012ko Abenduan laugarrena atera zuten: Mundu kodifikatuen atzean izenekoa. Pausaldi baten ondoren 2016an taldearen izena daraman diska atera zuten, hirukote bezala. Urte bete beranduago, 2017ko azaroan taldearen agur kontzertua eman zuten Gernikako Iparragirren.

Taldekideak aldatu

  • Gentza (ahotsa eta baxua)
  • Musa (bateria eta koroak)
  • Remen (gitarra eta koroak)
  • Zabala (gitarra eta koroak)

Diskografia aldatu

  • Oingoan bai! (2006, MusikHerria)
  • Su emoten (2008, autoekoiztua)
  • Sentimendu Gabe (2010, autoekoiztua)
  • Mundu kodifikatuen atzean (2012, autoekoiztua)
  • Sarkor (2016, autoekoiztua)

Kanpo estekak aldatu

 
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.