Sara Uribe Sánchez

Mexikar poeta

Sara María Uribe Sánchez (Santiago de Querétaro, Mexiko, 1978), Sara Uribe izenez ezagunagoa, mexikar idazlea da.[1] Queretaron jaio arren, 1996az geroztik Tampico, Tamaulipasen bizi da. Filosofian lizentziaduna da Tamaulipasko Goi Mailako Ikasketen Institutuan, eta maistra eta doktoregaia, letra modernoetan, Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarrean.[2][3][4] FONCAko Gazte Sortzaileak programako (2006-2007) eta Sorkuntza eta Garapen Artistikoa Sustatzeko Programako (PECDA) bekaduna izan zen.

Sara Uribe Sánchez

Bizitza
JaiotzaSantiago de Querétaro, 1978 (45/46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Ibilbidea aldatu

Bere ibilbidean hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, besteak beste, Carmen Alardín ipar-ekialdeko Literatura Saria (2004), Clemente López Trujillo Poesia Sari Nazionala (2004-2005) eta Tijuana Poesia Sari Nazionala (2005).

Halaber, "El Oficio de Escribir" literatur sorkuntzako tailerra eman du eta Tamaulipas 2006 Munduko Letren Nazioarteko Literatura Jaialdian parte hartu zuen. Hainbat aldizkaritan parte hartu du: Blanco Móvil-en, Saloma letras entre ríos, Shearsman (Toshiya Kameiren itzulpena) eta Tierra Adentron (Enciclopedia de la Literatura (ELEM, s.f).

Lan hautatuak aldatu

  • Lo que no imaginas… (2005)
  • Palabras más palabras menos (2006)
  • Nunca quise detener el tiempo (2007)
  • Antígona González (2012)
  • Siam (2012)
  • Abroche su cinturón mientras esté sentado (2017)
  • Un montón de escritura para nada (2019)
  • Antología Tsunami (Sexto Piso, 2018) del FONCA

Sariak aldatu

  • Ipar Ekialdeko Carmen Alardín Literatura Saria (2004)
  • Clemente López Trujillo Poesia Sari Nazionala, Yucatango Literatura Biurtekoan (2004-2005)
  • Tijuana Poesiaren Sari Nazionala (2005)

Erreferentziak aldatu

  1. «29325734» Virtual International Authority File.
  2. ENTREVISTA Sara Uribe y Yolanda Segura. marzo de 2019.
  3. La poeta mexicana Sara Uribe visita Caracas. 31 de octubre de 2019.
  4. Presentan publicación sobre desaparecidos. 11 de marzo de 2013.

6. Enciclopedia de la Literatura en México, s.f. 2021eko abenduaren 10ean kontsultatua

7. Periódico de Poesía, Cuerpo ausentes: una conversación con Sara Uribe, Jim,K., 2021