Santurtziko Udal Euskaltegia
Santurtziko Udal Euskaltegia euskara helduei irakasteko zentro publikoa da. 1982an sortu zen eta bi helburu nagusi ditu: helduak euskaldundu eta alfabetatzea batetik, eta bestetik, horretarako sor litezkeen ekimenak eta ekintzak koordinatzea.
Urtero bostehun bat ikasle aritzen da bertan eskaintzen diren baliabideen bitartez euskara ikasten.