Santo Domingo de la Calzadatik Beloradora (Donejakue bidea)

Erromesak.

Donejakueren Frantses Bideko hamargarren etapa aldatu

Etapa motza eta desnibel ertainekoa, funtsean nekazaritzako pistetan aurrera jarraitzen dugu, N-120 errepide nazionalaren ardatzaren albotik. Grañon eta Redecilla arteko mendi-lepoan, Errioxa utzi eta Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoan sartuko gara. Herri guztietan iturriak, tabernak, jatetxeak eta aterpetxeak daude.[1]

Santo Domingo de la Calzadatik Beloradora: 22,24 km. aldatu

Kale Nagusitik atera eta Oja ibaia gurutzatuko dugu, errepidearen eskuinetik pista batetik jarraitzeko. Ausarten Gurutzearen ondotik pasa, eta N-120 nazionalarekin paraleloan jarraituz Grañonera iritsiko gara.

 
Bataiarri erromanikoa.

6,5. Grañón. Norabidea aldatu gabe Grañon zeharkatuko dugu, azkenean beherantz doan nekazaritzako pista bat hartzeko, mendi-lepo batera iritsi arte. Han, Errioxa utzi eta Gaztela eta Leongo komunitatean sartuko gara. Bertatik, Ocako Mendiak eta Redecilla zein Castildelgado herrixkak ikusten dira. Pistari jarraituz Redecillara alegatuko gara, sarreran Kale Nagusia zeharkatuz.[2]

10,4. Redecilla del Camino. Etapako altxor kulturala Redecilla del Caminoko elizako bataiarri erromanikoa da, pieza bakar batean eraikia. Irtetzeko, Kale Nagusitik aurrera jarraituz errepide nazionala zeharkatuko dugu, pista batetik joateko.

12.0 Castildelgado. N-120 errepide nazionalarekin paralelo jarraituko dugu, Viloria de Riojara igotzen den tokiko errepidea hartu arte.

14,0. Viloria de Rioja. Herrixkako errepide batetik jaitsiko gara, N-120 errepide nazionalaren ondoan berriro aurrera egiten duen lur-pista bat hartzeko.

17,4. Villamayor del Río. N-120 errepide nazionalaren ondoan doan pistatik jarraituko dugu, eta amaieran, kontu handiz gurutzatu eta Beloradora sartuko gara.[3]

22,24. Belorado.

 
Beloradoko San Migel ardoaren museoa.

Belorado aldatu

Etapako amaiera klasikoa, herri lasaia da eta aterpetxe eta zerbitzu onak ditu. Merezi duSanta Klara monasterioa bisitatzea, eta baita Enparantza Nagusia eta San Caprasio haitzuloa.

Aterpetxeak aldatu

Erabiliena udalarena den “El Corro udal aterpetxea” da, herriaren sarreran. Bertan 45 lagun sartzen dira lau logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Beloradoko parrokiako aterpetxea, Cuatro Cantones aterpetxea, A Santiago aterpetxea, El Salto aterpetxea, Caminante ostatua, Toñi ostatua, eta Punto B hostela.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pombo Rodriguez, Anton. (2019). El Camino de Santiago en tu mochilla. Camino francés. Anaya Touring ISBN 9788491580997..
  2. (Gaztelaniaz) Baz Uriarte, Edurne. (2018). Camino de Santiago de cerca. Planeta, Barcelona ISBN 9788408194538..
  3. (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga ISBN 9788418015571..
  4. (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio ISBN 9788416918393..

Kanpo estekak aldatu