Santa Ninoren gurutzea

Santa Nino Georgiakoaren gurutzea edo Santa Nino gurutzea, baita ere gurutze georgiarra edo mahats adarraren gurutzea, besoak beheruntz makurtuak dituen latindar gurutzea da. Eliza Ortodoxoaren Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoaren ikur errepresentatiboa da. Georgiako Eliza ortodoxoen artean zaharrenetariko bat da, Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da.

Santa Ninoren gurutzea santuari eskainitako erlikario batean.

Historia aldatu

Gurutze honen jatorria IV. mendean dago. Nino Georgiakoak haren predikuetan erabili izan zuen eta hortik izena. Nino Kapadoziako emakumea zen eta bere ebanjelizazio lanak gaur egungo Georgiako lurraldetan aurrera eraman zuen.[1] Kondairaren arabera Ninok ametsetan Ama Birjina ikusi zuen; honek bi mahats adarrez eginiko gurutzea eman zion. Ninok Iberiako Erresuma ebanjelizatu behar zuela ulertu zuen eta gurutzea bere buruko hilearekin lotu zuen.[2]

 
Santa Nino gurutzea Vardziako monasterio baten atean.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu