Santa Ana-Shandon Eliza (Cork)
Santa Ana-Shandon Eliza (ingelesez St. Anne-Shandon church) Cork hiriko eraikinik ezagunena da bere kanpaidorrearengatik. Shandon auzoan kokaturik dago.
Santa Ana-Shandon Eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Corkeko konderria |
Hiria | Cork |
Koordenatuak | 51°54′12″N 8°28′34″W / 51.9033°N 8.4761°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1722 |
Izenaren jatorria | Ana |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Diocese of Cork, Cloyne and Ross (en) |
Izena | Ana |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuShandon auzoan aurretik Andre Mariaren Eliza izan zen, "Mendiko Andre Maria" ezizenaz ezagutzen zena, baina 1690an Gilendar gerretan suntsitua izan zen. 1693an Andre Mariaren eliza berria eraiki zen.
Shandon auzoko populazioa nabarmen igotzen hasi zen eta bigarren eliza bat altxatzea erabaki zen. 1722an beraz Santa Ana eliza eraiki zen. 1772an parrokia bihurtu zen.
Eliza
aldatuBi harri mota ditu, hareharri gorria, aurrez bertan egon zen Shandon gazteluaren aztarnetatik harturikoa, eta kareharria, monasterio frantziskotarretik harturikoa.
Dorreak 36.5 metrotako altuera dauka eta gaineko haizeorratza izokin itxurakoa da, arraina baitzen lehenengo kristauen sinboloa. Dorrea diseinatu eta eraiki McOsterich familiak egin zuen eta gaur egun ere munduko edozein tokitan McOsterich familiako norbait ezkontzen bada kanpaiek jotzen dute.
Zortzi kanpai ditu eta Francis Sylvester Mahonyk bere "The bells of Shandon" abesti famatuan aipatzen ditu.
Kanpaidorrearen alde bakoitzean erlojua dago eta bakoitzak ordu desberdina ematen du, horregatik "Lau aurpegitako gezurteroa" ezizena jaso du.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Santa Ana-Shandon Eliza